XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai, batzuetan hildakoak bizidunez arduratzen dira oraindik, esan zuen Cristinak.

Beldurrezko istorioetan bederen hala gertatzen da! Cristinak barre egin zuen.

Ba al dakizu beldurrezko kontaketa honetan zertaz ohartu naizen?

Ez, zertaz?

Ba, odoleko gaixotasun horretaz.

Florianek manten azpitik hanka atera zuen.

Oso pozik nago hanka handitua bakarrik daukadalako - eta gainera sendatzen ari da jada.

Eta zer dio zuen sendagileak? galdetu zion Cristinak.

Astelehenean dator.

Florian bapatean ikaragarri nekatua zegoen.

Ondo lo egin, esan zuen berak.

Cristina aterantz joan zen.

Ondo lo egin, erantzun zion.

Florianek pareta aldera eman zuen buelta, begiak itxi eta aitaren batean lo hartu zuen.